XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

1. BARNEKO INDAR-JASAPENA, TENTSIOA

Sarrera

Materialen Erresistentziak Mekanikan hasitako indarren azterketa-eremua zabaldu egiten du.

Hau horrela izanik ere, bi gai hauen arteko desberdintasunak oso nabariak dira.

Alde batetik mekanika-arloak, oro har, solido zurrunari eragiten dioten indarren arteko erlazioak aztertzen ditu.

Solido zurrunaren mekanikan, solido desberdinetan aplikaturiko indarrek eragiten dituzten deformazio txikiek ez dute aldaketa nabaririk sortzen, eta beraz, kalkulu estatiko edo dinamikoa egiteko ez dira kontuan izaten.

Gogoratuko denez, Estatika, geldiunean dagoen eta kanpo-indar bat jasan behar duen solido-sistemako loturetan sortzen diren indarrak aztertzeaz arduratzen da, eta Dinamika, zenbait solidoz osaturiko mekanismoak buruturiko higiduren transmisioan solido horien lotura-puntuetan sortzen diren indarrez arduratuko da.

Bestalde, Materialen Erresistentzia edo solido deformagarriaren mekanika, egitura edo mekanismoa osatzen duen solido-sistemak jasan behar dituen barne-indarrak edo iharduerak kalkulatzeaz arduratuko da.

Egitura edo mekanismo bat aztertzeko zurruntasun- eta erresistentzi baldintza batzuk bete behar direnez, materialaren ezaugarriek eragin handia izaten dute bere dimentsioetan.

Beraz, Materialen Erresistentziaren helburua, piezen forma egokiena lortzea da, berau ondoan aipatzen diren bi alderdi desberdin hauek kontuan izanik egiten delarik:

a) Erresistentzia: eragindako kargak puskatu gabe jasateko materialek duten ahalmenari erresistentzia deritzogu.

1.1. irudia. Erresistentzia.

Materialen erresintentzia.